XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta konturatzen bada?

- Lasai, ez dago arriskurik.

Anaia bikiak ziren: Ander eta Lander.

Eta umetatik ohitu ziren gauza guztiak erdibana egiten.

Guzti-guztiak.

Orain, handitan, biei, ia beti antzeko gauzak gustatzen zitzaizkiela konturatu ziren.

Eta behin, neska berarekin maitemindu zirelako haserretu zirenean, hurrena horrelako zerbait gertatuko balitz, neska partekatu egingo zutela erabaki zuten.

Anaien arteko harremana edozein neskaren gainetik zegoela eta.

Bigarren aldiz maitemindu ziren anaia bikiak neska berberaz.

Lehenengo Anderrek ezagutu zuen, bakarrik atera zen gau batean.

Hurrengo astean, berriz, Lander koadrilarekin atera zen eta diskotekan, neska beltzaran polit batek atentzioa eman zion.

Berehala konturatu ziren neska bat beraz maitemindu zirela, Ainaraz.

Lander eta Ander igual-igualak ziren.

Begi beltzak, ile kizkurra, ezpain finak eta sudur motza.

Garaiera parekoa zuten, zentimetro bat altuago Ander.

Baina kalean ia inork ez zituen bereizten.

- Ez da konturatuko, berdin-berdinak gara eta.